
Osagaiak 4 lagunentzat
20 barrengorri handi, 20 galeper arrautza, gazta birrindua. Betegarria: 2 baratxuri ale, tipula erdia, porru erdia, 100 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza. Patata purea: 200 g patata, baso erdi esne, koilarakadatxo bat gurin, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
1. Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu. Azpil bat olioz igurtzi eta barrengorrien txapelak bertan jarri.
2. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 15 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako porrua eta baratxuria gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako barrengorrien hankak barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.
Aldi berean purea egin:
1. Patatak zuritu eta zatitu. Urarekin 20 minutuz egosi. Xukatu.
2. Esnea eta gurina berotu.
3. Patatei esnea bota eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Barrengorriak hurrenez hurren urdaiazpikoren nahasketa eta patata purea jarri. Erdian zulotxo bat egin.
2. Arrautzei azala kendu, errezago egiteko laban batekin erditik moztu eta zabaldu.
3. Zuloetan arrautza bana jarri eta gainetik gazta birrindua bota.
4. Labe beroan sartu, 190ºC-an, gorritu arte.

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
