Jurgi Fernandez Ostoaga - Salto Training

Jarduera fisikoak osteoporosian duen eragina

Europa mailan, osteoporosiak azken urteetan hazkunde handia izan duela ziurtatzen du Osteoporosiaren Nazioarteko Fundazioak. Espainia mailan, biztanleriaren %5,4ri eragiten dio, bereziki emakumeei (%79,2). Horrek hezur hausturen tasa ere handitzen du. 2019an 33 haustura izan ziren egunean eta adituek diotenez, gaixotasunak duen eboluzioa ikusirik, 2019 eta 2034 urte bitartean hezur hausturak %29,6 gehitzea espero da.

Gaixotasun honek, bereziki, 50 urtetik gorako biztanlerian eragiten du, gorputzak jasaten dituen aldaketa hormonalengatik, beste faktoreen artean (medikazioa, aurrekariak…). Hala ere, jarduera fisikorik ezak, estresak, ohitura nutrizional desegokiek… ez dute laguntzen gaixotasuna saihesten.

Bestetik, jarduera fisikoa erreminta ezin hobea da osteoporosiaren garapenaren aurka lehiatzeko, erorketak ekiditeko eta hezurduraren ahuleziak eragindako hausturak ekiditeko. Indar lanak sistema muskular eta tendinosoan tentsioa jasaten du eta, horren ondorioz, hezurduraren dentsitatea handitzen du. Gainera, oreka estatiko eta dinamikoa eta koordinazioa garatzen laguntzen du, era honetan erorketak saihesten lagunduz.

Jarduera motari dagokionez, lehenik eta behin bakoitzaren berezitasunetara eta egoerara egokitutako jarduera egin beharko litzateke, abiapuntua ez delako berdina bi kasuetan. Hala ere, prozesu honetan jarduera komun batzuk aipatu daitezke, hala nola indar lan basikoa (hasieran autokarga bidez, norbere gorputzarekin), intentsitate baxuko lan aerobikoa (hasieran inpaktu gabekoa, pixkanaka inpaktua eta intentsitatea gehituz) eta propiozepzioko lan estatiko zein dinamikoa. Esan bezala, prozesua norberaren egoerara egokitu behar da, profesional baten kontrolpean eramanez.

https://www.osteoporosis.foundation/scope-2021