Amagoia Bilbao

Kuia eta madari kremak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipula bat, 2 porru, 800 g kuia, Konferentzia madari bat, 1,5 litro salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza. 50 g urdaiazpiko ondu, 20 g kuia hazi.

Zailtasuna                             1

1. Zerrenda finetan moztutako tipula eta porruak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Zuritu kuia eta madaria eta zerrendatan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi
3. Saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi.
4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
5. Urdaiazpikoa zati txikitan moztu eta olio pixka batekin apur bat arin erregosi.
Lau plateretan krema bota. Gainean, urdaiazpikoa eta kuia haziak jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g kuia, madari bat, sagar erdia, litro bat salda, 100 ml koko esne, intxaur muskatua, olioa, gatza. Boilur beltza.

Zailtasuna                             1

1. Zuritu kuia, madaria eta sagarra eta zerrendatan moztu. Eltze  batean olio pixka batekin 2 minutuz erregosi.
2. Saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz eta intxaur muskatu bota.
4. Koko esnea bota eta nahastu.
Lau plateretan krema bota eta birrindutako boilurra gainean jarri.