Amagoia Bilbao

Legatz kokotxak frijituta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g legatz kokotxak, tipula erdia, 200 g piper berde, 150 g piper gorri, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Kokotxak garbitu eta gatza bota. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.
2. Zartagin batean olio ugari berotu eta kokotxak frijitu, egin su bizian barnealdea mamitsu gera dadin. Paper baten gainera atera.
3. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
4. Tiratan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.
5. Kokotxak sartu eta 4 minutuz egosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g legatz kokotxak, baratxuri ale bat, 200 g barrengorri, 150 g aza, azenario bat. Orea: 150 g irin, 200 ml ur oso hotz, arrautza txiki bat, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Arrautza irabiatu eta ura bota. Nahastu azkar.
2. Irinari apurka-apurka bota eta nahastu, ore fina bat lortu arte.
3. Gatza bota eta pausatzen utzi.
4. Kokotxak oretik pasatu.
5. Zartagin batean olio ugari berotu eta kokotxak frijitu, su ertainetan, 170 gradutan. Paper baten gainera atera.
6. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.
7. Zerrendatan moztutako aza, barrengorriak eta azenarioa gehitu eta arin erregosi
Kokotxak barazkien gainetik atera.