Amagoia Bilbao

Olagarro pintxoak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 hanka olagarro, 150 g tipula, 4 patata xerra lodi eta luze, koilaraka bat piper gozo, alioli saltsa, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Ontzi batean zerrenda finetan moztutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su oso eztitan. Gatza bota, estali eta noizean behin eragin erre ez daitezen.
2. Azpil batean patata xerrak jarri eta gainetik gatza eta olio pixka bat bota. Labe beroan sartu, 185 gradutan, 30 minutuz.
3. Olagarroa zerrenda loditan moztu eta plantxa batean olio pixka batekin gorritu.
4. Hurrenez hurren patata, tipula, piper gozoa, olagarroa eta alioli saltsa jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 hanka olagarro, 4 ogi xerra, 4 xerra gazta ketu, 3 baratxuri ale, 150 g tomate heldu, piper txorizero bat, 25 g arbendol,  olioa, ozpina, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Ogi xerrak labe beroan sartu, pixka bat gorritu arte.
2. Baratxuriak eta tomatea labe beroan sartu, 185 gradutan, 30 minutuz. Zuritu,
3. Piperra ur epeletan beratzen utzi eta aizto batekin mamia atera.
4. Barataxuriak, tomatea, piperren mamia, arbendolak, ozpin pixka bat, gatza eta zurrusta bat olio irabiagailuarekin nahasi.
5. Olagarroa xerratan moztu.
6. Hurrenez hurren ogia, saltsa, olagarroa eta gazta jarri. Labe beroan sartu eta gainerre.