
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g spaghetti, baratxuri ale bat, tipula erdia, piper gorri laurdena, 400 g txirla olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, spaghettiak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi.
2. Txikitutako baratxuria eta tiratan moztutako piperra gehitu eta erregosi.
3. Txirlak gehitu eta arin erregosi, txirlak ireki arte.
Spaghettien gainetik bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g spaghetti, 3 baratxuri ale, 400 g tomate, 400 g txirla, ardo zuria, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Spaghettiak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Tomateak zuritu, haziak kendu eta birrindu.
3. Zartagin batean txikitutako baratxuriak, tomatea eta zurrusta bat olio erregosi.
4. Txirlak eta ardo pixka bat gehitu eta arin erregosi, txirlak ireki arte.
Spaghettien gainetik bota.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Erribera, Lizarraldea y Rioja Alavesa, zonas privilegiadas para observar el eclipse solar

Silva y Txiki Begiristain, juntos de sidrería en Usurbil

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari
