Amagoia Bilbao

Izokin kaneloiak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla. Betegarria: tipula bat, porru bat, azenario bat, 100 g kuiatxo, 500 g izokin, olioa. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, 200 g tomate saltsa, gatza, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                         3      

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Birrindutako azenarioa eta kuiatxoa gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Izokinari azala eta hezurrak kendu eta txikitu.
4. Barazkiak eginda daudenean, izokina gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu eta arin erregosi.
2. Irina gehitu eta eragin.
3. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Tomate saltsa gehitu, eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Kaneloiak  nahastearekin bete.
2. Labeko azpil bat saltsa pixka batekin estali.
3. Gainean kaneloiak jarri eta geratzen den saltsarekin estali. Gainetik gazta bota.
4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo gorritu eta berotu arte.