
Udaberrian sartzear ginela jakin genuen Huntza taldeak agur esango zigula. Agur edo geroarte, etenaldi mugagabea eta ‘Azkena balitz bezala’ bira iragarri zituztelako orduan. Datorren urteko otsailaren 3an izango da bira amaierako kontzertua Bilboko Miribillan eta sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko taldearen web orrialdean.
NAIZ Irratiko MusikHaria saioan egin duten bisitan, primizian kontatu dizkigute uztaila bukaera arte dituzten datak zeintzuk diren eta maiatzeko bakarra larunbat honetan, maitzaren 20an, Abadiñon izango da. Ekainean bost emanaldi izango dituzte, Igorren 9an txosnetan, 10ean Ampostako (Herrialde Katalanak) Lo Riu Sona jaldian eta, sanjoanen bueltan, 23an Leioan izango dira, 24an Irungo Moskun eta 25ean Arrasaten. Uztailerako lau emanaldi izango dituztela kontatu digute, bata oraindik iragarri ezin den kontzertu bat izango dela aipatu dute, «berezia oso» taldearen hitzetan, eta besteak, uztailaren 1ean Vimianzoko Asalto ao Castelo jaialdian (Galizia), uztailaren 22an Vilanova i la Geltruko El Tingladu jaialdian (Herrialde Katalanak) eta 29an Ezkaraiko (Errioxa) Ezcafest jaialdian izango dira.

Un dron militar controlado por IA desoye órdenes humanas y «mata» a su operador

La IA podría adueñarse de actividades esenciales y poner en riesgo a la Humanidad

Emakume panderojoleei omenaldia egin die Kepa Junkerak ‘Erromeriak’ diskoan

Calculan los límites seguros de la Tierra... y certifican que ya se han traspasado algunos

Hogei minututan agortu dira Manu Chaoren Arrasateko kontzerturako sarrerak

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
