Amagoia Bilbao

Txerriki gisatua garbantzurekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g gisatzeko txerriki, tipula bat, azenario bat,  2 baratxuri ale, 150 g tomate heldu, 200 g garbantzu egosi, olioa, gatza, pipergozoa.

Zailtasuna                        2               

1. Haragia dadotan moztu, gatza bota eta irineztatu.
2. Zartagin batean olioa berotu. Haragia frijitu, gorritu arte.  
3. Preziozko eltze batean zatitutako tipula, baratxuriak eta azenarioa aurreko olio pixka batekin  erregosi.
4. Tomatea zuritu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
5. Haragia eta koilarakadatxo bat pipergozo gehitu, urarekin estali, eltzea tapatu eta 25 minutuz egosten utzi.
6. Haragia atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi. Haragia  eta garbantzuak saltsan sartu eta 3 minutuz egosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g gisatzeko txerriki, porru bat, piper gorri bat, 150 g patata, 150 g garbantzu,  olioa, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Preziozko eltze batean txikitutako barazkiak olioarekin erregosi.
2. Haragia dadotan moztu, gehitu eta gorritu.
3. Urarekin estali, eltzea tapatu eta 25 minutuz egosten utzi.
4. Kraskatutako patatak gehitu eta 15 minutuz egosi.
5. Garbantzuak sartu eta 3 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.