
Goiz-goizetik Fuji mendiaren gailurrera igotzea, egunsentia lasai-lasai ikustearren, japoniarren tradiziorik preziatuenetakoa da oraindik. Izan ere, maldan gora egindako ahaleginak paregabeko saria du gehienetan: panoramika ikusgarria izango du pare-parean, tonalitate ia fantastikoz tindatutako hodei itsaso baten gainean dagoela sentituz. Irudi kasik magikoak dira han goitik ikus daitezkeenak.
Tokiotik 70 kilometrotara kokatuta, mendebaldera, herrialdeko mendirik altuena da -3.776 metro- eta, estatistiken arabera, munduko tontorrik eskalatuena da, urtero 300.000 pertsona inguru igotzen baitira gailurrera. Dirudienez, zailtasun handirik gabeko bidezidorrak daude, igoera errazten omen dutenak. Eta, gainera, paisaiaren edertasunak are gehiago leuntzen ditu nekeak eta izerdiak, bost lakuz inguratuta baitago Juji sumendia: Kawaguchiko, Yamanakako, Saiko, Motosu eta Shojiko.
Nolanahi ere, hori guztia alda daiteke tupustean, mendira igotzen diren pertsonak gero eta gehiago direnez, Japoniako agintariek kopurua mugatzea erabaki dutelako. Sumendia uztailetik irailera dago zabalik eta, orain arte bisitaririk gehienak japoniarrak izan diren arren, egun asko dira bertaratzen diren turista atzerritarrak, pandemia aurreko garaian baino dezente gehiago. Gainera, agintariak kezkatuta daude UNESCOK Gizateriaren Ondare gisa erregistratu zueneko hamargarren urteurrenaren ospakizunen programak bisitari gehiago erakarriko duelako, seguruenik.
Dena den, planifikatutako neurriek ez dute erabat debekatzen sarbidea; jendea bidezidorretan barrena “gidatzea” omen da helburu nagusia, baina baita haien ibilaldia geldiaraztea ere, baldin eta uste badute jendetzak harrien erorketa eragin dezakeela.

«Tres mujeres tocando punk en los noventa ya era una declaración»

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»

Zortzi eguzki berri Euskal Herriko sukaldaritzan
