
Gizarte konexioei buruzko batzordea sortuta, osasunarentzako mehatxu larria den bakardadearen aferari heldu nahi dio OME Osasunaren Mundu Erakundeak.
Hamaika adituk osatuko duten batzordeak bi buru izango ditu: Vivek Murthy AEBetako Gobernuko Zirujau Nagusi ohia eta Afrikako Batasunean gazteriaz arduratzen den Chido Mpemba zimbabwetarra.
«Lau pertsonatik batek, eta nerabeen %5-15ek, gizarte isolamendua pairatzen du, eta tasak antzekoak dira eskualde guztietan», nabarmendu du Nazio Batuen Erakundeko osasun agentziak, eta ohartarazi du azterlanetan lortutako zifra horiek kontserbadoreak izan daitezkeela eta errealitatean askoz handiagoak izan daitezkeela.
«Bakardadeak eta isolamendu sozialak jotako pertsonek arrisku handiagoa dute antsietatea, dementzia, depresioa, joera suizidak edo bihotzekoak izateko», gogorarazi du Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEko zuzendari nagusiak.
Batzordeak adin guztietako pertsonen osasuna sustatzeko orduan gizarte konexioak duen rol nagusia aztertuko du, eta hori sustatzeko programak aurkeztuko ditu, OMEk ohar bidez zehaztu duenaren arabera.
Genevan egoitza duen erakundeak ohartarazi duenez, «konektatuta ez sentitzearen min sozialak» adin guztietan du eragina, batez ere adinekoei eragiten zien pertzepzio tradizionalaren aurrean.
OMEren esanetan, bakardadea hilkortasun faktore handia da, tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa, jarduera fisikorik eza, obesitatea edo kutsadura atmosferikoa bezala.
Ximena Aguilera Txileko Osasun ministroa eta Marokoko (Khalid Ait Taleb) eta Suediako (Jakob Forssmed) homologoak ere batzordeko kide dira. Baita Ayuko Kato japoniarra ere, bere herrialdeko Gobernuko ministroa bakardadeari eta isolamenduari aurre egiteko, besteak beste.

Yala Nafarroa lanzará un txupinazo que sea «una luz de esperanza para detener este genocidio»

Izaro ‘La Revuelta’ saioan: euskal musikaren distira espainiar Estatuko kate publikoan

Libertad bajo fianza para Mo Chara, rapero de Kneecap, acusado de «apoyar el terrorismo»

«Debido al calentamiento, el sirimiri está más en peligro de extinción que los linces»
