NAIZ (Argazkiak: KEREM YUCEL /AFP)

Northwest Angle: Izotz errepidea, arrantza egiteko

Gehienetan, izotz-arrantza egitea gustuko dutenek erabiltzen dute errepidea.
Gehienetan, izotz-arrantza egitea gustuko dutenek erabiltzen dute errepidea.

Northwest Angle Ice Road zabalik dago. Warroad-etik abiatzen den 60 kilometroko izotz-errepidea da, Lake of the Woods (basoetako aintzira) zeharkatu ondoren Northwest Anglera (Minnesotako iparraldeko muturra) iristen dena. Gehienetan, izotz-arrantza egitea gustuko dutenek erabiltzen dute.

Errepide zuri eta izoztu horretako bidaiak bereziak dira oraindik ere, «jendeak uste duelako ilargian edo Antartikan dagoela», azaldu du bertako parajeak zein errepideko erabiltzaileak oso ondo ezagutzen dituen mantentze-lanetako langile Joe Henryk.

Hala ere, bere esanetan, egoera aldatu egin da, pandemiaren eraginen ondorioz. «Kanadako muga berriro ireki zuten, baina baldintza eta muga batzuekin; eta, horregatik, txertorik gabe eta nahitaezko ziurtagiririk gabe arrantzara joan nahi zuten gidariek izotz-errepide hau erabil zezakete, eta arrantza-resorten eremura iritsi, ipar-ekialdera, aldez aurretik Kanadara zeharkatu behar izan gabe eta, beraz, aduanatik igaro gabe.

Pare bat ordu behar dira bidaia osoa egiteko, batez ere abiadura mugatik, eta 200 euro inguru ordaindu behar da erabiltzeagatik. Normalean, martxora arte egoten da zabalik, baina betiere eguraldiaren arabera.

Egunotan ohikoa da langileak elurra kentzeko makinak gidatzen ikustea. Baita snobear-ak ere, aintzira izoztuetan arrantzan aritzen direnek babesleku gisa erabiltzen dituzten zurezko etxetxoak gainean dituztela.