Amagoia Bilbao

Zainzuri zuri risottoak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipula erdia, 100 g kuaitxo, 10 zainzuri zuri, 4 bieira, litro bat salda, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                     2             

1. Txikitutako tipula oliorekin erregosi.
2. Kuiatxoa txikitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
3. Zainzuriak zuritu, barrenak moztu eta zatitu.
4. Barazkiei arroza gehitu eta erregosi.
5. Salda beroarekin eta ardo pixka batekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Zainzuriak sartu, estali eta 16 minutuz egosten utzi. Gatza bota.
6. Bieirak, azalik gabe, sartu eta beste 2 minutuz egosi. Noizean behin eragin.   

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, tipulina bat, 150 g kuia, 10 zainzuri zuri, 200 g ganba, litro bat salda, gazta birrindua, esne-gaina, olioa, gatza.

Zailtasuna                         2

1. Txikitutako tipulina eta kuia olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Zuritu ondo zainzuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu. Zatitu.
3. Barazkiei arroza eta zainzuriak gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 15 minutuz egosten utzi.  
5. Zuritutako ganbak, koilarakada bat gazta eta zurrusta bat esne-gain gehitu eta nahastu. Beste 3 minutuz egosten utzi eta noizean behin eragin. Gatza bota.