«Elkarrekin, ilusioz, emozioz eta fantasiaz» jantzi dute Olentzero Izaro Andresek eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Izan ere, pailazoek aztarna ederra utzi zuten Izaroren haurtzaroan, eta «ezin bidaide hoberik aurkitu helduaroan bidaia honi ekiteko». Sustraiak, kalejira, poza, zalaparta, algara, emozioa eta nortasuna.
Hamabi hilabete pasako dira abenduan bere ‘cerodenero’ lan esanguratsutik. Barne bidaia itzela proposatu zuen lan horretan Donostiako musikariak, momentu latzak pasa ondoren, terapia moduko bat egin baitzuen disko honekin. Mendian gora abiatu zen, ekaitza ezagutu zuen, eta barealdea etorri zen gerora. Gainera, biran darrai oraindik –azken egunetan Islandian izan da–, eta paraleloan dator lan berezi honekin. Zortzi kantu propio, gabonetako kantutegi eta iruditerira batzeko gogoz.
‘Izaro Gabonetan’ «kolorez, laguntasunez, ilusioz, misterioz eta maitasunez» beteriko disko bat da. «Bagenekien Izaro gabonzalea dela (apaingarri guztiak prest izaten ditu azaroak 1erako), baina ez genuen disko propio bat espero».
Disko honetan, gainera, bat egiten dute gabon kanten nazioarteko nortasunak eta euskal gabon-kantenak. Funtsezko gaitegiari kantari ari da, kasu honetan, Izaro: gabon gaua, Olentzero eta Mari Domingi, lerak elurretan, falta direnak, umorearen dirdira, tradizioen kutsu mistikoa, ura, eta desirarik sakonena: bakea munduan.

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte

Europan fabrikatu eta erabilitako motrailurik zaharrena aurkitu dute Trebiñun

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
