Eneritz Furyakek ‘hhh’ lana aurkeztu zigunean aipatu genuen abesti honek bazuela Billie Eilishen unibertsotik zerbait eta bideoklipa ikusi ostean baieztatu egin dezakegula esan genezake. Goraipatua izan da kritikaren aldetik Furyaken lanik berriena, Zarata Mondosonorok 9ko nota eman zion eta Badoken urteko zerrendetan ere aipatua izaten ari da Furyaken lana.
Farmway zigiluaren gauan estreinatu zuen showa Berlingo Renate aretoan, underground berlindarraren klub kutunenetako bat den horretan. Azaroan, Daniela Pesekin kartela partekatu zuen Donostiako Dabadaban eta hainbat izan dira egutegia bete duten kontzertuak: Durango, Iruñea, Tolosa, dagoeneko igarotakoen artean. Badatoz berriak, ordea. Aste honetan, larunbatean, urtarrilak 25, Irungo Lakaxitan izango da eta, igandean, urtarrilaren 26an, Orioko Etxeluze gaztetxean. Otsailaren 16an, Gasteizko Klaustro Soundsen aurkeztuko du lana eta, martxoaren 26an, Bilboko Bira aretoan.
Bada aukerarik, beraz, Furyaken unibertso berriaz gozatzeko, erabat elektronikara aldatu den proposamena zuzenean ikusteko harrigarria baita. Anbulantzia barruan ikusten den hori guztia eta gehiago egiten baitu Furyakek ‘hhh’ lana zuzenean aurkezten duen bakoitzean. Bideoklipa ikusi eta bakoitzak irudika dezala zuzenean zer gerta daitekeen. Hori bai, gero bertaratu eta baieztatu irudikatutako hori.

Juan Carlos Pérez contra sí mismo (e Itoiz)

Fermin Muguruza agota en media hora las entradas para la antesala de 40 Minutu Rock

El impacto medioambiental de la IA generativa, en cinco cifras

¿Quiénes son los grandes actores de la inteligencia artificial en el mundo?
