
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g tallarin, 300 g olagarro egosita, 70 g arrautza gorringo, Parmako gazta birrindua, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 2
1. Kazola handi batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, tallarinak bota; noizean behin eragin.
2. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ur pixka bat gorde. Tallarinak ez busti ur hotzean.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Zartagin batean zerrendatan moztutako olagarroa olio pixka batekin arin erregosi.
2. Tallarinak gehitu eta arin erregosi. Sua amatatu.
3. Gorringoak irabiatu eta orekiaren salda pixka batekin nahastu. Gatza eta piperbeltz beltza bota. Tallarinei gehitu eta nahastu. Gainetik birrindutako gazta bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g tallarin, 300 g olagarro egosita, tipulatx bat, 12 tomate cherry, ardo zuria, olioa, gatza, piperrautsa.
Zailtasuna 2
1. Tallarinak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Txikitutako tipulatxa olioarekin erregosi, su eztitan.
3. Lau zatitan moztutako tomateak eta piperrautsa gehitu eta arin erregosi.
4. Zatitutako olagarroa eta ardo pixka bat gehitu eta arin erregosi.
Tallarinekin nahastu.

El último refugio de Tito: historia y nostalgia yugoslava en la Casa de las Flores

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
«Putzu honetan asko gara eta badago elkar laguntzearen kontuan defizita»
