
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 250 g irin, 2 arrautza, 60 g gurin, gatza. Betegarria: porru bat, tipula erdia, 2 baratxuri ale, piper berde bat, piper gorri bat, 2 azenario, 300 g barrengorri, 500ml esne-gain, 4 arrautza, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete.
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz.
Betegarria:
1. Porruak garbitu eta zerratan moztu. Tipula eta baratxuria txikitu. Olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Piperrei haziak kendu eta txikitu. Azenarioak zuritu eta zerrendatan moztu. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu.
3. Barazkiak porruekin batera jarri eta arin erregosi.
4. Ontzi batean esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Barazkiak gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
5. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 35-40 minutuz.

Robe Iniesta, el poder del arte

Illunbek kantuz hartu du berriz ere euskal musikaren bidea

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles
