Barniz rap talde iruindarrak eta DRRN ekoizleak Hatortxu Rockekin bat egin eta 30. ediziorako kanta berezi bat kaleratu dute ostegun honetan: ‘Txandalari’.
Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa ospatuko du uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan. Elkartasun jaialdia da Hatortxu Rock, eta auzolanean lan eginez 26 urtez aurrera egin du. Azken edizio honetan ere, milaka eta milaka txanda beharko dira jaialdia aurrera ateratzeko.
Txanda horien guztien errepasoa egiten du Barniz-ek kantuan eta bideoklipean: barrako txandalariak, garbiketakoak, Gune Seguruko talde feminista, komunikazioko argazkilari eta bideogileak… DRRN arduratu da erritmo bizi eta dantzagarriak Barnizeko errimekin josten.
Honela dio abestiak: «Peto batekin eutsi udari. Txandalero, txandalera, txandalari!/ Txupito ginkas, Kaña ta kali. Txandalero, txandalera, txandalari! / Pizzagile; zein argazkilari; txandalero, txandalera, txandalari! / Kakalarri ta komuna garbi; txandalero, txandalera, txandalari!»
Peto laranja da Hatortxu Rockeko txandalarien elementu adierazgarriena. Eta elementu hori hartuko du sinbolo gisa Hatortxu Rockek gaur abiatu duen ‘Jantzi petoa!’ kanpainak. Auzolanaren aldeko mezua zabaldu eta uztaileko jaialdirako txandak lortzeko helburuak izango ditu.
Barniz taldearen ‘Txandalari’ kantuarekin abiatu dute kanpaina, eta datorren apirilaren 12an, 11:30ean Lakuntzan bertan Agerraldoia, agerraldi masiboa egingo dutela iragarri dute.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peioren ‘Azken dantza’-rako sarrerak agortu egin dira
