Gladys Sariaren bosgarren edizioa Donostian aurkeztu dute astelehen honetan, inoizko babesik handienarekin. Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak sustatutako ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes nagusia du, eta Emakunde, Danobatgroup, Euskaltel Fundazioa, EITB eta EHUko Berdintasun Zuzendaritza ditu lagun.
Gladys Saria 2021ean sortu zen, emakume gazteak ibilbide teknologikoari ekitera animatzeko, eta euskal ingurune digitalean erreferente berriak sortzeko helburuarekin. Lau urteko ibilbidean, gero eta interes handiagoa piztu du, eta horren erakusgarri da urtez urte aurkeztutako hautagaitza kopuruak izandako hazkundea.
Gladys del Estal informatikariaren izena daraman sariaren helburua ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferente berriak sortu eta haien lana jendarteratzea da. Horrez gain, Donostiako Informatika Fakultatean ikasi zuen emakume haren lana gogoraraztea ere bada lehiaketaren xedeetako bat da.
Edizio bakoitzak emakume bat aitortzen du, eta, Olatz Arbelaitz EHUko Informatika Fakultateko Berdintasun Batzordeko kideak adierazi duenez, «orain arte lau emakume saritu ditu, profil desberdinetakoak, eta horrek erakusten du askotariko erreferenteak behar ditugula. Neska gazteek sektorean aukera oso ezberdinak dituztela ulertzea nahiko genuke».
Lorea Arakistain Puntueus Fundazioko marketin eta komunikazio zuzendariaren hitzetan, «Gladys teknologia eta berdintasunaren arteko elkargune gero eta garrantzitsuagoa da. Komunitatearen konpromisoa azpimarratu nahiko nuke, emakumeekin eta teknologiaren etorkizunarekin».
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendari Nerea Isasiren hitzetan, «Gipuzkoak munduko ordenagailu kuantiko bakanetako bat hartuko du laster. Gure lurraldea erreferente izango da, eta horrek aukera berriak ekarriko ditu, baita erantzukizun bat ere: emakume gehiago prestatzea, inspiratzea eta erreferente bihurtzea sektore berri honetarako».
Abian den bosgarren edizioan 40 urte urte arteko emakumeek parte hartu ahal izango dute. Ingurune digitaleko edozein arlotakoak izan daitezke. Hautagaiek bere burua aurkez dezakete sarira, baina edozeinek proposa ditzake hautagaiak. Sari bakarra izango da eta epaimahaiak kontuan izango ditu hautagaiak duen etorkizuneko proiekzioa, egin duen ibilbide profesionala, eta emakumeak sektorean inspiratzeko eta ahalduntzeko gaitasuna.
Izen-ematea zabalik dago jada, eta hautagaitzak www.gladyssaria.eus webgunean aurkeztu daitezke ekainaren 1era arte. 4.000 euroko ordainsaria jasoko du irabazleak.

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles
