
Osagaiak 4 lagunentzat
12 aza hosto, gatza. Betegarria: 200 g otarrainxka, txerri hanka bat, 2 tipula, 3 baratxuri ale, olioa, gatza, perrexila. Saltsa: porru bat, tomate heldu bat, otarrainxken buruak, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Aza gehitu eta 5 minutuz egosi. Ur hotzetan freskatu eta xukatu.
Betegarria:
1. Hankak garbitu eta ileak ondo erre.
2. Presio-eltze batean hankak, ura, tipula laurdena, porruaren berdea bete eta orduerdiz egosi. Hezurrak kendu eta txikitu. Salda gorde.
3. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
4. Otarrainxkak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu. Txikitu.
5. Otarrainxkak, hanka eta barazkiak nahastu. Gatza bota.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomatea gehitu eta erregosi.
3. Buruak sartu eta erregosi.
4. 500 ml salda bota eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bukatzeko:
1. Hostoak bete, tolestu eta irinatik pasatu.
2. Zartagin batean olioa berotu eta hostoak frijitu. Paper baten gainera atera.
3. Hostoak saltsarekin 15 minutuz egosi, su eztitan.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

«Oso pozik gaude bezeroek eman diguten erantzunarekin»

Los Motos se mueven de nuevo
