Sara Azurza abeslari eta musikagile donostiarrak ‘Bi muXu’ kantua sareratu du, maiatzaren 30ean argitara emango duen ‘Hiri Ilunen Umeak’ disko berriaren aurrerapen abestia.
«Gure bizitzen funtsezko zati gisa, autoezagutza prozesu baten amaiera, maitasun baldintzagabea eta hazkunde pertsonala transmititzen dituen abestia da» eta haren bidez Azurzak «omenaldi bat egiten die amei, bereziki bere amari, bere bizitzan eta guztion bizitzetan duten funtsezko papera aitortuz».
Kantua Jon Agirrezabalagak ekoitzi du El Tigre Estudios-en, eta bideoklipa ere osatu dute, Alejandro Parillik eta Iker Gozategik zuzendua eta oinarri gisa Laura Garciak egindako ilustrazioak dituena.
Sara Azurzak (Donostia, 1997) 2018an aurkeztu zuen bere lehen EPa, ‘Theorein’, eta lehen diskoa ‘Hemen Berriro’ (2023) izan zen, Eñaut Gaztañagaren Gaztain Estudioetan grabatu zuena eta bere pop-soul estiloa markatzeaz gainera euskal eszenarako ateak ireki zizkiona.
‘Hiri Ilunen Umeak’ izango da Azurzaren bigarren diskoa. 2024ko martxoan jada aurreratu zuen ‘Heriotzean’ kantua ere disko berrian sartu duela zehaztu dute eta, estilo aldetik, diskoak «indie soul elektronikoaren fusioa» ekarriko duela aurreratu dute.

Haurdunaldiarekin batera ondutako disko berria iragarri du Izarok abendurako
Arrosatik Idauze-Mendira, 30 urteko ondareari bide eginez
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»

Tolosa vivirá su Carnaval de mil y una formas diferentes
