
Asteazken arratsalde honetan hasiko dira Legorretako azintzioak, suziriaren jaurtiketarekin. Horren ostean, Pikua udaletxeko balkoian jarriko dute, eta bertan igaroko ditu festa egunak. Pregoilariak Legoreggae jaialdiko ordezkariak izango dira.
Legoreggae 2015ean sortzen zen jaialdi bat da. Bi urte lehenago Gazte Asanbladak reggae kontzertu batzuk antolatu zituen, eta orduan zerbait handiagoa prestatzeko gogoa sortu zen.
2015ko martxoan jaialdiaren lehen edizioa antolatu zutenetik, 50 talde baino gehiago eta milaka ikusle izan dira Legorretan. 10 urte bete dituen jaialdian Euskal Herritik hasi eta Jamaikarainoko artistek jo dute, mundu mailan ezagunak diren artistak batuz.
Ostegunean, maiatzak 29, Azintzio eguna ospatuko dute arratsaldean egiten duten euskal erromeriarekin. Udal ordezkariek sokadantza egingo dute, eta gero Irrintzi Alai dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Txoko batetan sagardoa eta txorizoa banatuko dira.
Gauean perkusioa izango da protagonista, batukadarekin lehenengo eta danborradarekin ondoren.
Mozorroak
Maiatzaren 30ean, ostirala, haur eta helduek prestatutako playback ikuskizuna eskainiko dute. Txikiek 18.00etan eta helduek 23.30etik aurrera. Asko ensaiatutako dantzak erakusteko unea izango da, eta hurrengo egunean (larunbata 31) datorrenari ateak zabalduko dizkio: Mozorro Eguna. Eguerdian hasita, kuadrillak taldeka mozorrotuko dira eguna kalean igarotzeko. Azokan kontzertuak izango dira; Oilar Beltzak, Tatxers eta DJ Fresa Morango.
Ekainaren 1a, igandea, izango da jaien azken eguna. Erraldoi eta buruhandiak aterako dira, eta "Garbitzailearena" haurrentzako ikuskizun musikatua egongo da plazan, eguerdian. Arratsaldean, herriko haurren eta elite mailako emakumeen pilota partidak jokatuko dira. Jaiei amaiera emateko, 20.30etan Pikuaren ehorzketa ospatuko dute.
Aipatutakoaz gain, bertsolariak, haurrentzako jolasak eta jolas tradizionalak, eta bazkari eta afari herrikoiak ere antolatu dituzte egitarauan zehar.
Udaletxetik jaietako zapia janztera animatu nahi dituzte herritarrak. Horiek salgai daude Kultur etxean euro batean.
Legorretako jaietako albiste honen laguntzaileak: Legorretako Udala.

«Decidieron matar a Germán con un objetivo político y otro social»

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Investigan insultos y un presunto intento de agresión al alcalde durante la procesión del 7

Y la música obró el milagro sanferminero: un kaiku en plena cuesta de Santo Domingo
