
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 2.500 emakumeri inkesta egin die Emakundek hilekoaren eta menopausiaren inguruan. Menopausian dauden emakume horien %53k adierazi du ez direla ulertuak sentitu medikuek artatu dituztenean eta %48k uste du menopausiak bere egunerokoan eragina duela, bereziki ziurtasunik eza sentitzen duelako.
Maiatzaren 28an, asteazkenean, ospatuko den Emakumearen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna dela eta astearte honetan egindako jardunaldi batean aurkeztu ditu Lakuaren erakundeak datu hauek, Basauriko Emakumeen Etxean. Helburua hilekoaren eta menopausiaren inguruko estigma eta tabuei buruzko hausnarketa kolektiboa sustatzea da.
Hilekoari dagokionez, %70ek adierazi du menstruazioaren mina arintzeko botikak hartzen dituela; %45ek aitortu du lehenengo hilekoa iritsi izana zerbait negatibotzat hartu zuela.
Inkestaz gain, hainbat emakumeren testigantzak biltzen dituen ‘Giza Liburutegia’ delakoa aurkeztu dute. Honetan emakumeen estigmak, tabuak eta gorputzen eta bizi-esperientzien inguruan dagoen desinformazioarekin lotutako bizipen pertsonalak partekatu dituzte.
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak errealitate hau ikusarazteko beharra azpimarratu du: «Hilekoaz eta menopausiaz ikuspegi publikotik, sozialetik eta eskubideetatik hitz egitea ezinbesteko urratsa da benetako berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzeko». Gaineratu duenez, «hemen ere pertsonala politikoa da» eta, beraz, «emakumeen sexu eta ugalketa osasunak, etapa guztietan, gure politika publikoen muinean egon behar du».

Fermin Muguruzak sua piztu du Erromako gau beroan

Musika, elkartasuna eta Peroni garagardoa: euskaldunek Erroma hartu dute

Alertan del cierre de una agencia de viajes en Errenteria que deja «muchos afectados»

Jaigunerako toki gehiago behar duela aldarrikatu du Herri Sanferminak ekimenak
