
Martxan da 2025eko Elhuyar Zientzia Azoka. 11:00etan eman zaio hasiera Bilboko Areatzan, irekiera ofizialarekin. Azokak iraungo duen lau egunetan, ikasturtean zehar egindako 160 Steam proiektu baino gehiago erakutsiko dituzte 12-18 urteko gazteek. Guztira, 640 gaztek hartuko dute parte aurtengo azokan.
Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, espainiar Estatuko eta nazioarteko azoketako saridunak ere izango dira: Burgostik, Vila-realetik, Kataluniatik, Galiziatik eta Italiatik etorriko dira beste 9 talde.
Aurkeztuko diren 160 proiektuak Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatu dituzte (GJH) gazteek, hala nola, osasuna eta ongizatea, ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, hiri eta komunitate jasangarriak, industria, berrikuntza eta azpiegitura eta, azkenik, klimaren aldeko ekintza.
Ikertzaileak ere izango dira Areatzan gazteen proiektuak ebaluatzen. Datu guztiak jasota, sari-banaketa larunbatean bertan egingo da, maiatzaren 31n, 13:00ean. Azokan zehar saritutakoak bilduko dira sari-banaketan, eta agintariak eta zenbait erakundetako ordezkariak ere izango dira sariak banatzen.
Elhuyar Zientzia Azokan, ikasle gazteek ez ezik, Euskal Herriko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek ere parte hartzen dute. «Azpimarratzekoa da, gainera, haiek guztiek urtero proiektu honekiko erakusten duten konpromisoa: ikasturte-hasieran, unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako 94 ikertzailek (haien artean, 51 emakume) eman zuten izena ikasleekin lan egiteko, eta azoka-egunetan 73 ikertzaile aritu dira (haien artean, 45 emakume) ebaluatzaile-lanak egiten», adierazi du Elhuyarrek.

Fermin Muguruzaren Anoetako kontzerturako jakin beharreko guztia
«La música es una de las herramientas más poderosas para activar a la gente»

Kolpez kolpe, gora herria! Geurea da garaipena!

Gaza y Madrid, Iñigo e Ituño, tormenta y revuelta; los momentos de Muguruza en Anoeta
