
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 zainzuri zuri lodi. 100 g izokin ketu, tipula bat, 150 ml esne-gaina, limoi zukua, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu.
2. Eltze batean ur ugari gatzarekin irakin. Zainzuriak sartu eta 15-20 minutuz egosi. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da.
3. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
4. Esne-gaina eta limoi zuku pixka bat gehitu eta 2 minutuz egosi.
5. Izokina gehitu eta behar adina gatz eta limoi zuku bota.
6. Plantxan zainzuriak olio pixka batekin erre. Saltsarekin lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 zainzuri zuri lodi, 2 arrautza, 100 g izokin ketu. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, ozpina, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zainzuriak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Arrautzak 8 minutuz egosi, freskatu, zuritu eta txikitu.
3. Plantxa beroan zainzuriak olio pixka batekin erre.
Saltsa:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin eta gatz bota.
Plateretan zainzuriak, arrautza eta zatitutako izokina jarri. Saltsarekin lagundu.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra
