Amagoia Bilbao

Zamburiñak beteta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

FRIJITUTA
Osagaiak 4 lagunentzat
12 zamburiña, tipula erdia, azenario erdia, porru laurdena, 40 g irin, 350 ml esne, koilarakada bat saltsa tomate, olioa, gatza, irina, arrautza, ogi birrindua.

Zailtasuna                              2

1. Zamburiñak oskolatik atera eta haragia txikitu.
2. Txikitutako tipula eta porrua  oliorekin erregosi.
3. Txikitutako azenarioa gehitu eta erregosi.
4. Zamburiñak eta saltsa gehitu eta arin erregosi.
5. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
6. Oskolak bete eta hozten utzi. Ogi birrindutik, arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
7.  Zartagin batean olio ugari berotu eta muskuiluak frijitu.

LABEAN
Osagaiak 4 lagunentzat
12 zamburiña, 4 otarrainxka, 2 tipula, perrexila, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                      2

1. Zamburiñak oskolatik atera eta haragia lau zatitan moztu. Otarrainxkak zuritu eta txikitu.
2. Txikitutako tipula oliorekin erregosi. Zurrusta bat ardo bota eta egosi.
3. Tipula, txikitutako perrexila, zamburiñak eta otarrainxkak nahastu. Oskolak bete eta ogi birrindu pixka bat bota.
4. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz.