Amagoia Bilbao

Tallarinak itsaskiekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentza
300 g tallarin, tipula bat, piper berde bat, 200 g tomate heldu, 250 g otarrainxka,  200 g txirla, 200 g muskuilu txiki, olioa.

Zailtasuna                          2

1. Kazola handi batean ur ugari  irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, tallarinak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu.
Aldi berean hau prestatu:
1. Txikitutako tipula eta piperrak olioarekin erregosi, su oso eztitan.
2. Tomateak zuritu, haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Eltze batean muskuiluak eta txirlak jarri eta egosi, ireki arte.
4. Zuritu otarrainxkak eta duten hari beltza kendu. Olio pixka batekin arin erregosi. Barazkiekin nahastu.
Plateretan tallarinak jarri eta gainetik otarrainxkak, muskuiluak eta txirlak bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g tallarin, 2 baratxuri ale, 200 g ganba zurituta, 200 g berberetxo, 250 g muskuilu, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                        1              

1. Tallarinak aurreko errezetan bezala egosi.
2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
3. Ganbak, perrexila, berberetxoak eta muskuiluak gehitu eta arin erregosi.
Tallarinen gainetik bota.