
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat tomate heldu, 300 g ogi, 2 baratxuri ale, 100 ml olio, piperbeltz beltza, gatza. Arrautza bat, 4 xerra urdaiazpiko ondu.
Zailtasuna 1
1. Garbitu tomateak eta azalean gurutze bat egin. Eltze batean ura berotu eta tomateak sartu. Minutu batez utzi eta atera. Azala eta haziak kendu eta zatitu.
2. Ogia moztu. Ontzi batean tomatea, baratxuriak eta ogia jarri eta ordu erdiz beratzen utzi.
3. Arrautza 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.
4. Urdaiazpikoa bi paperen artean jarri eta labean erre.
5. Tomateari olioa gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota. Hozkailuan sartu.
Tomate zopa lau plateretan banatu eta gainean urdaiazpikoa eta arrautza jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat tomate heldu, baratxuri ale bat, azenario bat, sagar txiki bat, gatza, ozpina, olioa. 125 g luzoker, arrautza bat.
Zailtasuna 1
1. Tomatea aurreko errezetan bezala prestatu. Azenarioa eta sagarra zuritu eta zatitu.
2. Azenarioa, sagarra, tomatea, baratxuria, gatza, zurrusta bat olio eta ozpin pixka bat irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Tomate krema lau plateretan banatu eta gainean txikitutako arrautza eta luzokerra jarri.

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

La transformación hacia un modelo comunitario de atención

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte
