
Gasteizko Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeoren ‘Guztión jaiak, guztiontzat’ kartelak irabazi du aurtengo Andre Maria Zuriaren Jaiak –abuztuaren 4tik 9ra bitartean ospatuko dira– iragartzeko kartel lehiaketa.
Udalak berri eman duenez, guztira 57 lagunek aurkeztu dute kartel lehiaketan parte hartzeko dosierra. Lehen fasean, diseinuaren arloko Arabako bost profesionalek osatutako epaimahaiak bost finalista aukeratu ditu, kartel proposamen bana egin dutenak. Hautatutako bakoitzak 500 euro jasoko ditu. Bigarren fasean, finalistek aurkeztutako bost proposamenen artean, Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeo izan da irabazlea eta 2.000 euroko saria jasoko du.
Epaimahaia Komunikazioko udal teknikari batek, DIGA Elkarteak (Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkartea) eta IDarte (Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskola), Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak eta Arte Batxilergoko IES Ekialdea BHIk osatu dute.
Ania Saenz de Buruaga Fernandez de Gobeo gasteiztarra da eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Unibertsitateko prestakuntzaren ondoren, hirugarren sektoreko erakundeen diseinu eta hedapen lanetara bideratu da batez ere, eta horri esker zentzua eman ahal izan dio mugimendu, errebindikazio, borroka eta gizarte ekimenen ildotik egindako lanari.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu
