
Gorbeialdeko kuadrillako mendebaldean dagoen Urkabustaitz herriak bere Merkatu Txikiaren edizio berri bat ospatuko du igande honetan (ekainak 22), Izarrako plazan, goizeko 11.00etan hasi eta eguerdiko 15.00etara.
Tokiko merkataritza eta artisautza bultzatzeko antolatzen den ekitaldi honetan, hamalau postu izango dira, udalerriko artisau ekoizleenak eta bigarren eskuko gauzak saldu nahi dituzten herritarrenak.
Artisauen artean, eskulangintza postuak izango dira, baina baita janariak ekoizten dituztenak ere: gaztagileak, gozogileak eta abeltzain eta harakinak.
Horrekin batera, kaleko musika eta dantza ekitaldiak ere izango dira, Turukutupa eta Trïade taldeen eskutik hurrenez hurren, baita umeentzako tailerrak ere.
Baina Merkatu Txikia ez da San Joan atariko egun hauetarako Urkabustaitzen antolatu den ekitaldi bakarra. Larunbat honetan (ekainak 21), Urkabustaitz Bira-ren bigarren edizioa ospatuko da, haur eta helduentzat.
Kirolaz eta ingurumenaz gozatzea eta udalerriko herriak batzea helburu dituen ekimenak hiru ibilbide izango ditU: laburra, 9 kilometrotakoa, ertaina, 23koa eta luzea, 35ekoa.
Eta egun hauetako ospakizunekin amaitzeko, astelehenean (ekainak 23), San Joan sua piztuko da udako solstizioari ongietorria emateko.
Albiste honen erakunde babeslea: Urkabustaizko Udala

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral
