
Larrialdi zerbitzuak Aturri ibaira erori den gizon baten bila ari dira Baionan, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakinarazi duenez.
Ezbeharra ostiral goizaldean gertatu da, 2.45 aldera, Saint-Frederic zubian, festen eremutik kilometro batera gutxi gorabehera. Ordu horretan, ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, pertsona bat Aturri ibaira erori zen. Berehala, festen erreskate taldeko parte den suhiltzaileen ontziak desagertutako gizonaren bilaketari ekin zion, dronez lagundutako urpekari talde batekin. Goizaldeko bostak arte iraun dute bilaketa lanek, baina ez dute emaitzarik eman. Marea gorak eta korronte indartsuek zaildu egin dute bilaketa. Ordu batzuen buruan, ostiral goizean ekin diete berriro ekin erreskate lanei.
Fiskaltzak ikerketa ireki du «desagertze kezkagarria»-gatik, Prefeturak azaldu duenez.
Baionako festetan segurtasuna bermatzeko 1.100 agenteko operatiboa ezarri du Udalak, segurtasun publiko, pribatu eta larrialdi taldeetako kideak kontuan hartuta.

Robe Iniesta, el poder del arte

Illunbek kantuz hartu du berriz ere euskal musikaren bidea

2027ko urtarrilaren 10ean egingo dute Pantxoak eta Peiok ‘Azken dantza’

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles
