BABESLEDUN EDUKIA

Erriberatik Baztanera, goitik behera dabil festarik festa Nafarroa

Tuterako eta Olaztiko Santa Anak, Garesko Santiagoak, eta Elizondoko bestak ekitaldi dibertigarriz beterik datoz. Entzierroak eta erraldoiak ez dira faltako, baina horiez gain, arte eszenikoen proposamen interesgarriak ere badituzte euren egitarauetan gordeta.

Larrain dantza, Tuterako jaietan.
Larrain dantza, Tuterako jaietan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Erriberatik, Baztanera, Sakanatik pasatuz, Nafarroa osora jarri gara begira oraingoan Tutera, Gares, Olazti eta Elizondoko jaiak aurkezteko.

Tuterako Santa Anak ostegun honetan, uztailak 24ean, hasiko dira eguerdian puntuan botako duten altxafuegoarekin, Beterri peñak antolatutako kalejiraren ostean. Ondoren, peña bakoitzak bere txupinazo propioa egingo du, festa bereziekin. Plazan, berriz, haurrentzako jolasak izango dira egun osoan zehar. Gauean, orkestarekin dantzaldia egongo da.

Eguneroko eskema antzerakoa izango da eta beti egongo dira denon gustuetarako aukerak: peñek antolatutako txarangak, jotak, txistulariak, erromeriak, jolasak eta festak, ur parkea, larrain dantza, dantza emanaldiak, hamarretakoak, umore saioak, elikagai artisauen azoka, herri kirolak, eskupilota, holi festa edota gaueko musika emanaldi eta kontzertuak.

Su artifizialak uztailaren 25etik aurrera, 30ean jaiak amaitzen diren arte, egunero egongo da ikusteko aukera, zezen-suzkoa bezalaxe. Zezenei dagokionez ere, lehen egunean izan ezik, egunero egongo da entzierroa.

Horiez gain, Euskal Herri osoan, baina batez ere Nafarroan txikiek hainbeste maite dituzten erraldoiek ere izango dute euren lekua. Izan ere, egunero aterako dira kalera. Berebiziko garrantzia izango du 27an ospatzen duten "Navarra, tierra de gigantes" topaketaren 50. edizioa.

Urtero Tuterako amona eta aiton bati omenaldia egiten diete peñek. Aurtengoak Vicente Aguado eta Consuelo Gomez Miguel "Anuska" izango dira sarituak. Euren omenaldi txikien ostean, –aitonarena 25ean eta amonarena 27an– jotak eskainiko dituzte. Anuskak 78 urte ditu eta jostailu denda bat izan zuen, garaiko haurrengan oroimen ederrak sortuz. Aguadok, berriz, 83 urte ditu eta 12 urterekin Tuterara iritsi zenetik (Murchantekoa da berez) bertako gizartearen parte garrantzitsua izan da.

Informazio honen babesleak: Peña Beterri eta Gaitero taberna

Dultzainari eta erraldoiak, iaz, Garesko Udaletxe aurrean.

Uztailaren 24tik 29ra ospatuko dira Garesko Santiago jaiak. Aste betean barrena herria musikaren erritmoz bizi da, bigantxa entzierro, dantzaldi eta haur, gazte eta helduentzako ikustaldiez lagundurik.

Uztailaren 24 honetan, txupinazoa botatzeko ohorea Emilio Arrieta Abesbatzari egokituko zaio, 40 urteko ibilbideari aitortza eginez: «Herrira kultura eta musika eramateagatik, belaunaldiak batzeagatik eta kantua topagune bihurtzeagatik. Abesbatza-musikak artea ez ezik, komunitatea ere badela erakusten duen adibide bikaina. Zorionak eta eskerrik asko!», adierazi du Itziar Imaz Artazcoz alkateak.

Txupinazioa 13.00etan botako dute, eta une horretatik aurrera hasiko dira musika, kirola, herri bazkariak, eskaintzak, erraldoiak, mariatxiak, eskupilota eta adin guzietako bertze horrenbeste jarduerez beteriko sei jai egunak. Hala, lehen egunean Bezperak ospatuko dituzte. Uztailaren 25ean Donejakue eguna dela eta (egun nagusia herrian), goizean goiz hasiko dira ospakizunak ekitaldi erlijiotsuekin. Eguerdian, berriz, erraldoi eta buruhandiak aterako dira. Pilota partiduak eta musika elektroniko jaialdia ere izango dira.

Santa Ana egunean, uztailaren 26an, nagusien eta haurren eguna ospatuko dute. Gaiteroek herria esnatuko dute ondoren entzierroa has dadin. 11.00etan, haurrentzako ur zezen dibertigarria antolatu dute, eta puzgarriak ere izango dira. Nagusiei dagokionez, 13.15etan aperitiboa antolatu dute haientzat, eta ondoren Gaitzerdi Txarangak kontzertua eskainiko du.

Uztailaren 27an, San Pantaleon egunean, entzierroaren ostean bermuta egingo dute, eta arratsaldean errekortadoreen emanaldia izango da. 28an Gazte Eguna ospatuko da eta horren baitan kalejira –Disney tematikakoa–, kontzertuak eta herri bazkaria izango dira goizean, eta arratsaldean Gran Prix jolasak eta dantzaldia.

Uztailaren 29a izango da azkena, eta horregatik Gaixoa Ni ospatuko dute. Baina hori goizaldeko 1.00etan izango da. Aurretik haurrentzako jarduerez betetako goiza izango dute, eta arratsaldean denak elkarrekin egoteko bazkaria eta dantzaldia izango dira.  

Azpimarratzea, gauero larrain dantza eta zezensuzkoa izango direla, baita entzierroak eta erraldoiak ere; entzierroen ordua aldatu egiten da egunez egun, erraldoien konpartsaren ibilbidea bezalaxe. Era berean, Udalak egunero zinegotzi bat "guardian" jarriko du, jaiekin zerikusia duten ustekabeak jaso eta ahalik eta laisterren konpondu ahal izateko.

Informazio honen babesleak: Aislamientos Gares eta Garesko udala

Olaztin ostegun eguerdian bota dute jaietako txupinazoa. Irudian, kaleko giroa. (Aitor KARASATORRE | FOKU)

Santa Anak ospatzen dituzte baita ere Olaztin, ostegun honetan hasi eta uztailaren 27ra arte luzatuko direnak. Suziria botako dute udaletxetik 12.00etan, La Cigarra txarangak eta erraldoi eta buruhandiek lagunduta. Ondoren, ezkilek ozen joko dute. Ekitaldi polita izango da arratsaldean, Tutik Clownsek "Txaplin" ikuskizuna eskaintzen duenean.

Uztailak 25ean haurrentzako jolas parkea izango da goiz eta arratsaldean, eta iluntzean Cia Banboleak zirku gala eskainiko du trapezio, kontorsionismo, ekilibrista eta malabareekin. Hurrengo egunean, berriz, deigarria da antolatu duten "Escape Carvana" ikuskizun parte hartzailea. Publikoaren ideiak ezinbestekoak izango dira karabanaren barruan dauden sekretu izkutuak azalerazteko (familientzako ekitaldia izango da, eta bi saio izango dira: 11.30-14.30 eta 17.00-20.00). Iluntzean Tomate Clown pailazo argentinarrak hitzik gabeko puxika ikuskizuna eskainiko du.

Olaztiko jaiek benetan interesgarriak diren ezohiko proposamenak dituzte. Izan ere, uztailaren 27an "Historiaurrera bidaia" tailerra egingo dute Aranzadi Zientzia elkartearen laguntzarekin, goizean, eta gauean, berriz, inprobisaziozko antzerki saioa egongo da. Hau da, aktoreek publikoaren proposamenen bidez, inoiz berriro kontatuko ez diren istorioak sortuko dituzte.

Horrez gain, egunero musika eskaintza zabala egongo da: Muxutruk, Swingtronics, Broken Brothers Brass Band, Eztitan, La Txama, The Marteens, Moonshine Wagon, Joselu Anayak, Mariachi A Toda Madre, Aiko Erromeria, DJ Raizti eta Voces Riberas.

Era berean, eguneko bonba japoniarrak botako dituzte kultur etxetik, 21.00etan, eta ondoren zezensuzkoa aterako da.

Informazio honen babeslea: Olaztiko udala

Elizondoko jai giroa, ostegun honetako txupinazoaren ondoren. (Iñigo URIZ | FOKU)

Nafarroan gora eginez, Baztanera iritsiz, Elizondoko bestekin egingo dugu topo, uztailak 24tik 28ra ospatuko direnak. Txupinazoa 12.00etan izango da eta hiru suziri botako dituzte. Lehena Ekhi Olondriz Mitxeltorena haurrak botako du, jaien inguruko marrazki lehiaketako irabazleak. Bigarren eta hirugarren suziriak Benito Menni eta Francisco Joaquin Iriarte zentruetako langileek botako dituzte, haien lana txalotzeko asmoz. Gero, Baztan zopak banatuko dituzte eta kalejira hasiko da.

Uztailaren 25ean, eguerdian, mutildantzak egingo dituzte plazan, eta ondoren erraldoiak aterako dira. Amaitzean, luntx herrikoia egingo dute. Mutildantzak iluntzean errepikatuko dituzte, dantza herrikoien ostean.

Uztailaren 26an haur eta gazte eguna ospatuko dute, eta horregatik antolatu dituzten ekitaldiak lagun artean gozatzekoak dira: konpartsarekin kalejira, koadrilen bazkaria, pilota jaialdia, poteoa elektrotxarangarekin eta kontzertuak gazteentzat. Adin txikiek, berriz, ondo pasatu ahal iznago dute ur puzgarri, ginkana eta txokolatadarekin.

Uztailaren 27an, ordea, adinekoen eguna izango da, eta oraingoan ere, haien gustuetara egokitutako ekitaldiak izango dira egitarauan txertatuta, tartean, musika bandaren emanaldia, mus txapelketa, Menditarrak-en emanaldia, Boneta jaurtiketa txapelketa edota bertso saioa.

Azken eguna Herriaren eguna izango da, eta herri guztia batzeko ziriko jana antolatu dute pilotalekuan. Goiz eta arratsaldean kalejira izango da Elutxa txarangarekin, baita gauean ere, gauerdian "Gizajoa ni" egiten dutenean.

Musika eskaintzari dagokionez, Dupla, Zilibito records, DJ Fifi & Fefa, Janus Lester, Bizpahiru pelau eta DJ Piek arituko dira.

Informazio honen babesleak: Sagardiko edariak eta Malkorra gozotegia