
Osagaiak 4 lagunentzat
16 barrengorri handi, gazta birrindua. Betegarria: 150 g kinoa, tipula bat, 2 azenario, baratxuri ale bat, 100 g tomate, 50 g intxaur, olioa, gatza. Saltsa: tipula erdia, 250 g barrengorriak, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Kuiatxoak lau zatitan moztu. Koilara batekin barruko mamia atera bukaeraraino heldu gabe. Mamia txikitu.
2. Kuiatxoen azala olio pixka batekin igurtzi eta azpil batean jarri. Paperarekin estali eta labe beroan sartu, 180 gradutan, bigundu arte.
Betegarria:
1. Eltze batean ur ugari eta gatza jarri. Irakiten hasten denean, kinoa bota, estali eta 20 minutuz egosi, su eztitan. Xukatu.
2. Eltze batean txikitutako tipula, azenarioa eta baratxuria olioarekin erregosi.
3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Intxaurrak txikitu.
5. Barazkiei kinoa eta intxaurrak gehitu eta nahastu. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Eltze batean moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.
2. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Tipulari gehitu eta erregosi. Baso bat saldarekin busti eta 15 minutuz egosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Kuiatxoak betegarriarekin bete eta saltsarekin estali.
2. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 190 gradutan, berotu eta gorritu arte.

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
