
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g hegaluze, 500 g tomate, aguakate bat, 12 oliba beltz, albahaka. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada Modena ozpin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Hegaluzea ura eta gatzarekin egosi. Xukatu eta hozten utzi.
2. Hegaluzeari azala eta hezurrak kendu eta dadotan moztu. Olioarekin estali eta 2 orduz beratzen utzi.
3. Tomateak garbitu eta zerrendatan moztu.
4. Aguakatea zuritu eta dadotan moztu.
5. Olibak zerrendatan moztu.
6. Arraina atera eta olioa saltsa egiteko erabili.
Tomatea, aguakatea, olibak, hegaluzea eta txikitutako albahaka plateretan jarri.
Irabiatutako saltsa gainetik bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g hegaluze, 400 g tomate cherry, 100 g gazta Mozzarella fresko, tipuleta bat, 12 oliba. Saltsa: 10 koilarakada olio, 3 koilarakada Modena ozpin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Hegaluzea aurreko errezetan bezala egosi, garbitu eta moztu. Moztutako tipuletarekin eta olioarekin estali eta 2 orduz beratzen utzi
2. Tomateak garbitu eta erditik moztu.
3. Mozzarella xerratan moztu.
4. Olibak txikitu.
5. Hegaluzea eta tipuleta oliotik atera. Olioa saltsa egiteko erabili.
Osagai guztiak plateretan jarri. Irabiatutako saltsa gainetik bota.

El último refugio de Tito: historia y nostalgia yugoslava en la Casa de las Flores

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
«Putzu honetan asko gara eta badago elkar laguntzearen kontuan defizita»
