
Osagaiak 4 lagunentzat
24 txipiroi, olioa, gatza. Betegarria: tipuleta bat, 2 baratxuri ale, 300 g sagar, olioa, gatza. Saltsa: 2 tipula, 2 baratxuri ale, tomate heldu bat, 200 ml sagardo, 3 arbendol, olioa, perrexila, gatza.
Zailtasuna 3
1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu. Buruak txikitu.
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. Hegoak kendu eta txikitu.
3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Gatza bota.
4. Eltze batean txikitutako tipuleta eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan. Buruak eta hegoak gehitu.
5. Sagarrak zuritu eta zerrendatan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
6. Gorputzak aurreko nahasketarekin bete eta zotz batekin itxi.
7. Eltze batean zatitutako tipulak, baratxuri bat, tomatea eta txipiroiak jarri. Gatza bota eta sagardoarekin busti.
8. Eltzea estali eta 30 minutuz egosi, su eztitan, txipiroiak bigundu arte. Atera eta zotzak kendu.
9. Saltsa irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
10. Arbendolak, baratxuri bat eta perrexila mortero batekin birrindu. Behar baldin bada sagardo pixka bat bota.
11. Txipiroiak eta aurreko nahasketa saltsan sartu eta bi minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
Baratxuri xehatuarekin eta olioarekin prestatutako basmati arrozarekin lagundu.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

«Oso pozik gaude bezeroek eman diguten erantzunarekin»

Los Motos se mueven de nuevo
