
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g garbantzu, 350 g ziazerba, tipula bat, 2 baratxuri ale, 100 ml koko edari, 4 arrautza, olioa, kurrya, gatza.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz.
3. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi. Kurry pixka bat bota.
4. Txikitutako ziazerbak gehitu eta arin erregosi.
5. Koko edaria, garbantzuak eta beren salda pixka bat gehitu.
6. Arrautzak, azalarik gabe, sartu eta 2 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentza
300 g garbantzu, 300 g ziazerba, tipula bat, azenario bat, 100 g tomate, olioa, gatza, erramua.
Zailtasuna 2
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.
2. Presio-eltze batean garbantzuak, erramua, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz.
3. Txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi.
4. Tomatea txikitu, gehitu eta erregosi.
5. Ziazerbak tiratan moztu.
6. Eltze batean garbantzuak, beren salda pixka bat, barazkiak eta ziazerbak jarri eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte

Europan fabrikatu eta erabilitako motrailurik zaharrena aurkitu dute Trebiñun

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
