
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g indioilar txikitu, tipula erdia, 2 baratxuri ale, 200 g kuiatxo, arrautza bat, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Saltsa: yogur natural bat, limoi erdia, 2 koilarakada olio, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Tipula eta baratxuriak txikitu. Olio pixka batekin erregosi.
2. Kuiatxoa garbitu eta birrindu.
3. Indioilarra tipularekin, arrautzarekin eta kuiatxoarekin nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
4. 8 bola egin, zapaldu eta ogi birrindutik pasatu.
5. Zartagin batean olio pixka bat
berotu eta hanburgesak erre.
6. Saltsaren osagaiak nahastu.
Hanburgesak tomate entsaladarekin eta saltsarekin lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g indioilar txikitu, 200 g azenario, tipula hautsetan, baratxuri hautsetan, olioa, gatza. 300 g kuiatxo, 2 tomate.
Zailtasuna 2
1. Azenarioa zuritu eta 10 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.
2. Indioilarra azenarioarekin nahastu. Tipula, gatza eta baratxuria gehitu eta nahastu.
3. 8 bola egin, zapaldu eta irinatik pasatu.
4. Kuiatxoa tiratan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
5. Tomatea zuritu eta dadotan moztu. Kuiatxoarekin batera jarri eta arin erregosi. Gatza bota.
6. Zartagin batean olio pixka bat
berotu eta hanburgesak erre.

El ayuno intermitente no está a la altura de su fama para perder peso

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»

Zortzi eguzki berri Euskal Herriko sukaldaritzan
