
Osagaiak 4 lagunentzat
Patata arrautzopila: 400 g patata, tipula erdia, 5 arrautza. Gainekoa: tipula erdia, 100 g kuiatxo, 150 g txahalki txikitu, gazta birrindua, olioa, gatza, oreganoa. Tomate saltsa: tipula erdia, baratxuri ale bat, piper berde erdia, sagar laurdena, 400 g tomate heldu, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
Patata arrautzopila:
1. Patatak eta tipula zuritu eta txikitu. Olio ugari berotan frijitu. Patata eginda dagoenean, ondo xukatu.
2. Arrautzak irabiatu. Patatak gehitu eta nahastu. Gatza bota.
3. Zartagin batera olio zurrusta bat bota eta berotu. Nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.
Tomate saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula, sagarra, baratxuria eta piperra olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomateak garbitu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta 30 minutuz erregosi.
3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Gainekoa:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako kuiatxoa gehitu eta erregosi. Oreganoa bota.
3. Haragia gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Arrautzopila tomate saltsarekin estali. Gainean haragia jarri eta gaztarekin estali.
2. Labe beroan sartu eta 2-3 minutuz gainerre.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peiok bigarren data bat iragarri dute ‘Azken dantza’-rako: 2027ko urtarrilaren 9a
