BABESLEDUN EDUKIA

Bost egunetako festak prestatu dituzte Otsagabian zein Zizur Nagusian

Otsagabiak irailaren 5ean hasiko ditu bere jaiak, bazkari, txapelketa eta dantzaldiekin. Zizur Nagusiak, berriz, irailaren 10ean abiatuko ditu jaiak, eta irailaren 14ra arte luzatuko dira. Hemen 92 ekitaldi prestatu dituzte, inoiz baino gehiago.

Otsagabiako erraldoiak zubia zeharkatzen.
Otsagabiako erraldoiak zubia zeharkatzen. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Otsagabiako jaiak ostiral honetan, hilak 5, hasiko dira eguerdiko txupinazoarekin. Aurretik, hamarretakoa egingo dute motorrak berotzen hasteko. Behin festak eztanda egiten duela, gaitero, erraldoi eta buruhandiekin kalejira abiatuko dute. 

Jaietan zehar, adinekoentzat ‘Uraren memoriak’ ekitaldi berezia prestatu dute eta herriko pertsonarik zaharrenari omenaldia egingo zaio. Horrez gain, denontzako briska eta mus txapelketak, bingoa, tailerrak eta dantza emanaldiak izango dira. 

Musikari dagokionez, Modus Operandi, The Trikiteens, DJ Txetxu, Zopilotes Txirriaos, Uharteko Jota Taldea, Malatxo txaranga, Rafael Jorge Negrete mariatxia, Zalaparta, The Lio, Elektrokutau elektrotxaranga, DJ Berny, Bruno eta Lorena, Hernan DJ eta Fidel-en kontzertuak izango dira. 

Jaiak irailaren 9an amaituko dira, gaua benetan ilun dagoenean Gaixoa Ni ekitaldiarekin. Egun horretan bertan, arratsaldean, auzoetako bazkaria egingo dute, azken egun hori denok elkarrekin ospatzeko.

Informazio honen babesleak: Gartxot Elkartea eta Orhipean Construcciones.

 

Otsagabiari Zizur Nagusiak hartuko dio lekukoa, eta irailaren 10ean hasiko ditu jaiak. 92 ekitaldi prestatu dituzte, orain arteko kopururik handiena. Horiez gain, ostalaritzak eta herritarrek antolatutako jarduerak egingo dira, lehen aldiz programa ofizialaren barruan. Cugar, El Rincón de Antón, Txapela, Olmo eta Bocapizza taberna eta jatetxeak izan dira jaien izaera komunitarioa indartzen duen ekimen honekin bat egiten lehenak.

Aurten helburua argia izan da: festa Zizurreko alde guztietara eramatea, Erreniega parketik eta Alde Zaharretik haratago. Horregatik, Los Olmos, Ardoi eta Santa Cruzen ere jarduerak programatu dira, herritarren parte-hartzea eta kide izatearen sentimendua indartuz.

Gainera, iraganeko tradiziorik maitatuenetako bat berreskuratuko da: jaietako ostiral eta igandean herriko herriguneak lotuko dituen jai-trena, doako ibilbideekin 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, 30 minuturo.

Musika egitaraua erritmo eta barietatez beteta dator, egunero kontzertuak eta publiko guztiarentzako emanaldiak eskainiz.

Haurren gozamenerako, Zizur Nagusiko erraldoien konpartsak ere paper oso aktiboa izango du, egunero 11:00etatik 11:30era. Gainera, ‘Zero gunea’ zabalduko dute irailaren 10 eta 11n 17.00etatik 21.30etara, 2010 eta 2014 urteen artean jaiotako gaztetxoei zuzendutakoa. Bertan ez da kerik ez alkoholik egongo, eta hainbat jarduera egiteko aukera egongo da, tartean, simulagailu birtualak, dantza masterklasak,  zezen mekanikoa, txapa tailerra eta fotomatoia, Gaztetxearen eskutik. 

Gaztetxearen ekimenez ere, hilaren 11an, 1.00etan, gazteentzako atseden hartzeko gunea jarriko dute, eta doako ura eta bokatak banatuko dituzte. Egun berean, baina 19.30etan hasita eta gauerdira arte, eskualdeko artisauen azoka izango da.