
Osagaiak 4 lagunentzat
2 kuiatxo, olioa. Betegarria: tipula bat, 3 baratxuri ale, 2 piper berde, 100 g perretxiko, 100 ml tomate saltsa, 300 g bakailao, olioa, gatza. Saltsa: 75 g hirugihar, 2 arrautza, 300 ml esne-gain, 100 g gazta birrindua, olioa, gatza, piperbeltz beltza.
Zailtasuna 3
1. Bakailaoari gatza kentzeko 36 orduz ur hotzetan beratu.
2. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Atera eta ondo lehortu. Txikitu.
3. Kuiatxoak ondo garbitu. Erditik zatitu eta luzeran xerratan moztu. Gatzatu eta 20 minutuz beratzen utzi. Bota duten ura kendu.
4. Kuiatxo xerrak plantxa batean olio pixka batekin erre.
Saltsa:
1. Hirugiharra tiratan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
2. Arrautzak irabiatu eta hirugiharrarekin, gaztarekin eta esne-gainarekin nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Txikitutako piperrak eta perretxikoak gehitu eta erregosi.
3. Bakailaoa saltsa eta barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
Bukatzeko:
1. Azpil batean saltsa pixka bat bota. Hurrenez hurren kuiatxo xerrak, betegarria, kuiatxo xerrak, betegarria eta kuiatxo xerrak jarri.
2. Geratzen den saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 200 gradutan, gorritu arte.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peiok bigarren data bat iragarri dute ‘Azken dantza’-rako: 2027ko urtarrilaren 9a
