Amagoia Bilbao

Labean egindako bieirak barazkiekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 bieira, 2 porru, 2 azenario, 100 g kuiatxo, 100 ml bermuta zuri, 100 ml esne-gain, gurina, ogi birrindua, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                        2            

1. Bieirak oskolatik atera. Garbitu eta duten atal beltza kendu. Ondo lehortu eta zatitu.
2. Zartagin batean txikitutako porrua, azenarioa eta kuiatxoa koilarakada bat gurinarekin erregosi.
3. Bermuta eta esne-gaina bota eta 5 minutuz egosi. Gatza eta piperbeltz beltza bota.
4. Bieirak olio pixka batekin 2 minutuz arin erregosi. Barazkiekin nahastu eta oskoletan jarri. Gainetik ogi birrindua bota.
5. Labe oso beroan sartu, goikoa gainerre arte.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 bieira, 100 g tipula, 150 g ziazerba, 150 g tomate, gazta birrindua, ardo zuria, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                           2             

1. Bieirak oskolatik atera, garbitu eta ondo lehortu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
4. Tomateari azala kendu eta txikitu. Olio pixka batekin arin erregosi eta ardo pixka bat bota.
5. Bieirak olio pixka batekin 2 minutuz arin erregosi. Barazkiekin nahastu eta oskoletan jarri. Gainetik gazta bota.
6. Labe oso beroan sartu, goikoa gainerre arte.