
10.000 haurtxo inguru immunizatzea aurreikusten duen txertaketa kanpaina hasi berri da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, bronkiolitis akutuaren aurkako immunizazio kanpaina, hain zuzen ere. Katarroaren atzeko sintomak dituen gaixotasun honen aurkako kanpaina martxora arte iraungo du.
Lehenengo egun honetan Osakidetzatik azaldu dutenez, gaitz hau izateko arrisku handiena dutenei jarriko zaie txertoa: jaioberriak (hauei kanpaina iraun bitartean jarriko zaie txertoa), hiru urte baino gutxiago dituzten haurrak (lehen asteetan jarriko zaie txertoa), urtebete baino gutxiagoko jaioberri goiztiarrak eta biriketako gaixotasunak, bihotzeko gaixotasunak, gaixotasun neurologikoak edo immunitarioak dituzten bi urtetik beherako haurrak.
Azaldu dutenez, bronkiolitis larria arnas infekzio bat da, eta batez ere 2 urtetik beherako haurrei erasaten die. Hasieran, katarroaren antzeko sintomak agertzen dira, hala nola mukiak, eztula edo sukarra, baina egun batzuen buruan beste sintoma batzuk ager daitezke, adibidez, arnasa hartzeko zailtasunak, txistuak edo nekea, eta neke horrek esnea hartzean eragiten die haurtxoei.
Iaz, xede-biztanleriaren %90 baino gehiago immunizatzea lortu zenez, %35 murriztu ziren Lehen Mailako Arretako eta ospitaleko larrialdietako kontsultak, eta gaixotasunaren ondoriozko ospitalizazioak %50 gutxiago izan ziren bi urtez azpiko haurretan, aldiz ehuneko hori %65ekoa izan zen 3 hilabete baino gutxiagoko haurtxoei dagokionean, jakinarazi du Osakidetzak.
Nirsevimab izeneko antigorputza da erabiltzen dena. Medikamentu hori muskulu barnetik ematen da birusarekin kontaktuan egon aurretik, dosi bakar batean, eta gaixotasuna prebenitzeaz gain, bronkiolitis akutuaren forma larrienak saihestu egiten ditu.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

La verificación de la edad con selfis, un sistema de identificación cada vez más frecuente

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean
