
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kikara bat kinoa, 3 kikara ur, 400 g tomate, tipulina erdia, aguakate bat, 12 intxaur. Gazta: 100 g ahuntz gazta, 125 ml esne-gain. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, 6 oliba beltz, gatza.
Zailtasuna 1
1. Ura gatzarekin berotu.
2. Beste eltze batean garbitutako kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 15 minutuz egosi. Hozten utzi.
3. Tipulina zerrenda finetan moztu. Aguakatea dadotan moztu. Tomateak garbitu eta zatitu.
4. Gazta eta esne-gaina ondo nahastu.
5. Olibak txikitu eta beste osagaiekin irabiatu.
Plateretan hurrenez hurren tomatea, kinoa, aguakatea eta tipulina jarri eta saltsarekin ondu. Gainean gaztaren nahasketa jarri.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kikara bat kinoa, 3 kikara ur, 50 g arto gozo, 60 g erremolatxa fresko, 12 tomate cherry, 100 g ahuntz gazta. Saltsa: 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 1
1. Kinoa aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Tomateak garbitu eta lau zatittan moztu.
3. Erremolatxa birrindu.
4. Gazta zatitu.
5. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Osagai guztiak eta saltsa nahastu. Lau plateretan banatu.

Un libro recoge en más de 1.400 páginas cerca de 3.000 especies de plantas de Nafarroa

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Glutenik gabeko garagardoak digestio mailako ondoeza eragin dezaketen konposatuak izan ditzake

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha
