
Osagaiak 4 lagunentzat
8 kuiatxo lore, garbantzo irin, olioa, gatza. Betegarria: 150 g garbantzu, 50 g tipula, 100 g kuiatxo, koilarakada txiki bat tahini, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Kuskusa: 150 g kuskus, azenario bat, 100 g kuiatxo, piper berde bat, 50 ml salda, olioa, gatza, kurkuma.
Zailtasuna 3
Kuskusa:
1. Garbitu kuskusa urarekin eta kurkuma pixka batekin nahastu.
2. Eltze batean ura irakin. Egosi kuskusa lurrunetan 30 bat minutuz. Horretarako, kuskusa sareta batean jarri eta eltzean sartu. Kuskusak ez du ura ukitu behar. 10 minuturo kuskusa sardexka batekin eragin.
3. Txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi.
4. Kuskusa saldarekin eta barazkiak nahastu.
Betegarria:
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean urarekin eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu eta salda pixka bat gorde.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.
3. Txikitutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.
4. Garbantzuak irabiagailuarekin nahasi. Tahini eta barazkiak gehitu eta nahastu.
Bukatzeko:
1. Garbantzu irina urarekin urtu ore fina lortu arte.
2. Loreak betegarriarekin bete eta oretik pasatu.
3. Olio ugariarekin frijtu eta kuskusaren gainetik jarri.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria
