Amagoia Bilbao

Foie moussea

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g foie mi-cuit, 200 ml esne-gain, 2 orri gelatina, gatza, piperbeltz beltza. 50  ml ardo gozo, orri bat gelatina.

Zailtasuna                        2               

1. Gelatina urarekin jarri, bigundu arte. Xukatu.
2. Eltze batean zatitutako foiea esne-gainaren erdiarekin berotu eta eragin, foiea desegin arte.
3. Gelatina gehitu eta eragin, gelatina urtu arte. Hozten utzi.
4. Geratzen den esne-gaina irabiatu eta aurreko nahasketari gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota. Lau edalontzietan jarri eta hozkailuan sartu.
5. Ardo gozoa berotu eta uretan bigundutako gelatina orria gehitu eta eragin, urtu arte. Ontzi batean jarri eta hozten utzi. Dado txikitan moztu eta moussearen gainetik bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
150 g foie mi-cuit, tipulina erdia, 100 ml esne, arrautza zuringo bat, 2 orri gelatina, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                      2               

1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
2. Foie eta esnea gehitu eta berotu. Irabiagailuarekin nahasi eta sutan jarri. Uretan bigundut-ako gelatina orriak gehitu eta eragin, urtu arte. Hozten utzi.
3. Zuringoa irabiatu, foieari gehitu eta emeki nahastu.
4. Lau edalontzietan jarri eta hozkailuan sartu. Gainean mahats zati batzuk jarri.