
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 oilasko hego, 2 baratxuri ale, lima bat, jengibre freskoa, koilarakada bat soja saltsa, koilarakada bat ezti, olioa.
Zailtasuna 1
1. Baratxuria, limaren zukua, soja, olio pixka bat, jengibre zatitxo bat eta eztia irabiagailuarekin nahasi.
2. Oilasko hegoak garbitu eta bi zatitan moztu. Aurreko nahasketa bota, nahastu eta 12 orduz beratzen utzi.
3. Azpil batean hegoak jarri eta labe beroan sartu, 200 gradutan, 25 minutuz.
4. Hegoei buelta eman eta beste 15 minutuz erre.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
16 oilasko hego, tipula hautsetan, baratxuria hautsetan, koilarakada bat piper txorizeroren mamia, 2 koilarakada ozpin, zurrusta bat olio, gatza.
Zailtasuna 1
1. Mamia, baratxuria, tipula, ozpina, olioa eta gatza nahastu.
2. Oilasko hegoak garbitu. Aurreko nahasketa bota, nahastu eta 8 orduz beratzen utzi.
3. Azpil batean hegoak jarri eta labe beroan sartu, 200 gradutan, 25 minutuz.
4. Hegoei buelta eman eta beste 15 minutuz erre.
Bi errezetak honekin lagundu:
2 patata garbitu, zatitu eta azpil batean jarri. Erromero eta oreganoarekin nahastu. Ardo zurrusta bat eta olio pixka bat bota eta labe beroan sartu, 200 gradutan, 35 minutuz.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

La verificación de la edad con selfis, un sistema de identificación cada vez más frecuente

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean
