
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g patata, 500 g olagarro egosi, mertxika bat, 200 g otarrainxka. Saltsa: arrautza bat, 200ml olio, ozpina, gatza.
Zailtasuna 2
1. Patatak garbitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta zuritu. Dadotan moztu.
2. Eltze batean ura irakin, otarrainxkak sartu eta 2 minutuz egosi. Xukatu, zuritu eta zatitu.
3. Zartagin batean olio pixka batekin olagarroa osorik gorritu. Zati txikitan moztu.
4. Mertxika zuritu eta dadotan moztu.
5. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta saltsarekin nahastu.
Saltsa:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina ozpin eta gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
350 g patata, 2 arrautza, 500 g olagarro egosi, tomate erdia, aguakate erdia, maionesa, piperrautsa.
Zailtasuna 1
1. Patatak 20 minutuz egosi. Zuritu eta dadotan moztu.
2. Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.
3. Tomatea eta aguakatea zuritu eta dadotan moztu.
4. Olagarroa zerrendatan moztu.
5. Patata, arrautza, tomatea, aguakatea eta maionesa nahastu. Plateretan jarri, eta gainean olagarroa eta piperrautsa.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Glutenik gabeko garagardoak digestio mailako ondoeza eragin dezaketen konposatuak izan ditzake
