
Estatu espainolean haurdunaldia borondatez eteteko aukeraren egungo egoera aztertzen duen ikerlana argitaratu du EHUk beste unibertsitate batzuekin batera. Ondorioztatu duenez, aukera hau ez da erabat unibertsala, ekitatiboa eta doakoa, nahiz eta legedian aitortutako eskubide bat izan 1985etik eta aukera ematen dien emakumeei haurdunaldiaren lehenengo 14 asteetan beren borondatez eteteko, 22. astera arte edo murrizketarik gabe emakumearen edo fetuaren bizitza arriskuan jarriz gero.
Azterlan honen arabera, lau hamarkada geroago, Estatuko autonomia erkidegoen, ekonomiaren edota gizarte mailako desberdintasunek jarraitzen dute eta abortatzeko eskubiderako benetako sarbidea «mugatuta» dago.
Euskal Herriko Unibertsitateko Aidee Baranda ikertzaileak parte hartu du txosten honen lanketan eta, nabarmendu duenez, «emakume batek haurdunaldia oztoporik gabe eten ahal izatea edo ez izatea bizi den erkidegoaren araberakoa da oraindik. Horrek ekitate printzipioa urratzen du eta bereziki zigortzen ditu baliabide gutxiago dituzten edo landa eremuetan bizi diren emakume gazteak».
Gainera, azterlanak ezagutarazi duenez, haurdunaldia borondatez sarrien eteten dutenak 25 urtetik beherako emakumeak dira, bikotekide egonkorrik gabekoak, hezkuntza maila baxukoak eta, kasu, askotan, migratzaileak. «Bizi-baldintza materialek, hezkuntza mailak eta prekaritateak eragina dute nahi ez den haurdunaldia izateko arriskuan eta horri aurre egiteko gaitasunean», azaldu du ikertzaileak.
Ikerlanak agerian utzi dituen erronkak ikusita, txostenak adierazten du «oso garrantzitsua» dela antisorgailuen eskaintza publikoa eta doakoa zabaltzea, sexu-hezkuntza integrala eta haurdunaldiaren detekzio goiztiarra bermatzea, osasun zirkuituak sinplifikatzea, administrazio oztopoak kentzea eta osasun langileen prestakuntza hobetzea.
Dokumentuak, gainera, Lehen Mailako Arretaren, familia plangintzaren eta ospitaleen arteko koordinazioa indartzea proposatzen du, baita abortuaren osteko laguntza sistema bat sortzea ere, arreta psikologikoa barne hartuko duena.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

La verificación de la edad con selfis, un sistema de identificación cada vez más frecuente

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean
