
240 ikasle eta irakaslek nobel sariduneik hitz egiteko aukera izan dute Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatutako topaketa bati esker. ‘top@PIPC Zientziarekin solasean!’ deitutakoaren hamabosgarren edizio honetan zientzialari ospetsuen artean bi Nobel saridun egon dira.
Donostiako Eureka! Zientzia Museoan egin dute eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak DNA-nanoteknologiaren eta biologia zelularraren arteko interfasean aitzindari den Yamuna Krishnanekin (The University of Chicago), Jean-Marie Lehn (Université de Strasbourg), Kimikako Nobel saridunarekin eta kimika supramolekularraren aitarekin eta Jack W. Szostak (The University of Chicago), Fisiologiako edo Medikuntzako Nobel saridunarekin bildu dira.
Yamuna Krishnanek nabarmendu du zientzian jarduteak ematen dion poz handienetako bat espero ez duen zerbait ikustea dela. Bestalde, Jean-Marie Lehnek parte hartzeko eskatu die ikasleei: «zZentziak forma ematen dio gizateriaren etorkizunari. Aurkikuntza oro zuen moduko jendearen jakin-minarekin hasten da».
Azkenik, Jack W. Szostaken arabera, «zientziak egia bilatu nahi du askotan ziurgabetasunez, nahasketaz eta teoria kontraesankorrez beteta dauden arloetan; horrek esan nahi du beti prest egon behar dugula froga berrien aurrean gure ideia kutunenak alde batera uzteko».
Aurten ere Pedro Miguel Etxenike Asturiasko Printzea sariduna, EHUko katedradun emeritua eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentea arduratu da topaketa moderatzeaz eta zuzentzeaz. Ekitaldia bukatzeko eman duen hitzaldian, Etxenikek hala esan die han zeuden ikasle guztiei: «Beharbada hasieran iruditu zaizue urrun zeudela, baina orain ikusi duzue zuen modukoak direla eta, ilusioz lan eginez, haien modukoak izan zaitezketela».
Telefonicak, DIPCren patronatuko erakundeak, galderarik interesgarri, original edo disruptiboena saritu du. La Salle Irun ikastetxeko Aiora Larrasa Dominguezi eman zaio saria, galdera honengatik: «Historiako edozein zientzialarirekin, bizia ala hila, kolaboratu ahal izango bazenu, nor aukeratuko zenuke eta zergatik?».
Topaketa hauen helburu nagusia da gazteen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa sustatzea, baita ezagutzarekiko irrika piztea ere, antolatzaileen arabera.

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

Robe Iniesta, el poder del arte

Europan fabrikatu eta erabilitako motrailurik zaharrena aurkitu dute Trebiñun

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
