
Tinder euskaraz erabili ahal izango da aurrerantzean. Ligatzeko mundu mailako aplikaziorik ezagunenetakoa da eta berrikuntzarekin «konexio garrantzitsuan denontzat eskuragarri izan daitezen» nahi dute. Euskara ez ezik, beste 10 hizkuntza gehiago jarri dituzte eskuragarri aplikazioan.
Jakitera eman dutenez, euskaraz, albanieraz, azeriz, bosnieraz, birmanieraz, galegoz, georgieraz, jemerrez, laoz, mazedonieraz eta suajiliz erabili ahal izango da aplikazioa.
190 estatutan baino gehiagotan dago eskuragarri Tinder, 60 hizkuntza desberdinetan aurrerantzean. Kenny Mayo Imery Globalizazioko eta Nazioarteko Hazkundeko Tinderreko Senior Managerrak ohar bidez jakitera eman duenez, xedea da «munduko ziten aplikazio inklusiboena eta irisgarriena izatea».
Izan ere, hizkuntza «oso pertsonala» dela azpimarratu du Imeryk, hark markatzen baitu zelan adierazten dugun pentsatzen duguna, zelan lotzen garen besteekin eta zelan gustatzen zaigun aitortuak izatea. Horrela, uste dute euskara Tinderren agertzeak aukera emango diela erabiltzaile gehiagori zitak haien hizkuntza erabiliz izateko, Imeryren hitzetan, «zintzoago eta ahots propioarekin».
Ekimen honekin Tinderrek hizkuntzen «inklusioarekiko eta berdintasunarekiko konpromisoa» agertu nahi izan du, nahi baitute erabiltzaile orok bere tokia izan dezan aplikazioan. Dagoeneko erabiltzaile direnek, aplikazioan bertan edo Tinder.com webgunean hizkuntza hobespenetara jo beharko du eta bertan agertzen diren jarraibideei segitu.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peioren ‘Azken dantza’-rako sarrerak agortu egin dira
